XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hizketa; araua; sistema

Sistema aurkakotasun multzoa da; araua, sistemaren gauzatze kolektiboa; sistema osoa dauka, eta, gainera, funtzionalki (perro/can, etortzeko/etor dadin) ez muntadun diren elementuak, ohizkoak ordea komunitate baten hizketan; hizketa arauaren gauzatze indibidual eta konkretua da; araua suposatzen du, eta gainera, hiztunen adierazpen originaltasuna azaltzen du.

Sistema posibilitate multzoa da, bide ireki eta itxiak proposatzen dituzten koordenada multzoak; muga jartzaile ez ezik, bide urratzailea da: gauzatze mugagabeak onartzen bait ditu, eta hizkuntz tresneriaren baldintza funtzionalak errespetatzea besterik ez bait du eskatzen.

Gizabanakoari benetan gainjartzen zaiona araua da, honen posibilitate adierazkor, eta sistemarenak, ohizko formen barrutira mugatzen dituelarik.

Araua beraz gauzatze beharrezkoen sistema da; beharkizun sozial eta kulturalek osatzen dute, eta komunitateen arabera aldatzen da.

Nazio hizkuntz komunitate baten baitan, eta sistema bakarraren barrutian, hainbat arau eman liteke (lagun artekoa, herritarra, literarioa, kultoa, arkaizantea) hau da, bariante sozialak eta arau geografiko desberdinak; desberdinak batez ere hiztegi mailan, baina baita ere gramatika eta ahoskeran.

Bestalde, ekintza linguistikoan, pertsona batek ezagutzen du edo ez araua, eta sistemaren kontzientzia handiagoa edo txikiagoa izan lezake.

Araua ezagutzen ez badu, sistema hartuko du abiapuntutzat, batzutan arauetik aldentzen delarik (sortze analogikoa).

Hizkuntzaren sortzailerik handienak apurtu egiten dute araua (garaiko modem artean) eta, batez ere, sistemaren posibilitate guztiez baliatzen dira.

Horrela, egia dela dirudi Humboldten ideia, alegia, ez dugula hizkuntza ikasten, aldiz, hizkuntza baten sorkuntza gidatzen duten ereduak ikasten ditugu: hiztunaren adierazpen originalerako ereduak eskaintzen dizkigu sistemak.

Beste ikuspuntu batetik, berezkuntza honek justifikatzen ditu hizkuntz ikasketa desberdinak, bakoitza bere lekuan ezarriz.

Horrela, hizkuntzaren estilistika, balio adierazkor-hunkikor duten aldaera ohizkoen ikasketa litzateke, sistemak proposatzen dituen posibilitateen erabilera estilistiko normalen ikerketa; aldiz, hizkuntz elementu jakin baten balio adierazkor berezia, hizketaren estilistika litzateke.

Arauen azterketak beste ikuspegi batek soziolinguistikara eraman gaitzake, etab.